narau-school-academia-idiomas-orio-gipuzkoa-icono

Hizkuntza-ikastaroak nerabe, gazte eta helduentzat

Gaur egun, atzerriko hizkuntzen irakaskuntza sendotu egin da mundu akademikoan, derrigorrezko irakasgai gisa, ingelesaren kasuan bezala, edo aukerako ikasketa gisa, frantsesaren eta alemanaren kasuan. Gure nerabe, gazte eta helduek euren jakintza akademikoa indartzeko aukera izango dute Naraun, baita hizkuntza-azterketa ofizialak prestatzekoa ere. Azterketa horiek, ikasketa-planari edo curriculumari gehituta, atzerriko edozein unibertsitatetan sartzeko edo nazioarteko enpresetan lan egiteko aukera emango diete ikasleei.

Animea eta manga gustuko dutenen jakin-mina asetzeko japoniera eskolak ere eskaintzen ditugu gure akademian. Fuji mendi ospetsutik milaka kilometrotara egonda ere, kultura japoniarra eta japoniarrek errealitatea ulertzeko duten era miresten dutenentzat bereziki prestatutako eskolak dira.

Helduen kasuan, berriz, motibazioa eta garapen kognitibo handiagoa nabarmentzen dira. Honek, bakoitzaren gaitasunekin batera, hizkuntza-ezagutzak ikaskuntzan eta bizitzan barneratzea errazten du.

Halaber, hirugarren adinean atzerriko hizkuntza bat ikasteak dituen onurak ezagunak dira gaur egun: oroimena mantentzea eta hobetzea, narriadura kognitiboarekin lotutako gaixotasunak izateko arriskua murriztea, lagun berriak ezagutzeko edo esperientzia berriak partekatzeko aukera (gehienak dibertigarriak!), eta, jakina, atzerrira bidaiak segurtasun handiagoz antolatu eta gozatzeko aukera izatea.

Zuen hizkuntza gaitasunak garatzeko edo finkatzeko ikastaro estentsibo, intentsiboak eta batez ere komunikatiboak proposatzeko arrazoiak soberan ditugu Naraun.

 

Zatoz gu ezagutzera, konpromisorik gabe aholkatuko zaitugu!