narau-school-academia-idiomas-orio-gipuzkoa-icono

Haurrentzako hizkuntza-ikastaroak

Haurrak atzerriko hizkuntzen eta kulturen mundu liluragarrian murgiltzeko, astean ordu bat edo bi eskaintzen ditugu, adinaren eta/edo mailaren arabera:

  • Asteko eskola-ordu bat HH5, LH1 eta LH2n.
  • Bi eskola-ordu astean LH3, LH4, LH5 eta LH6n.

Motibazioa, hizkuntza-trebetasunak eta pentsamendu logikoa garatzea, eta ikasteko oinarri sendo bat sortzea dira atzerriko hizkuntza bat ikastearen onurak txikienentzat.

Haurrek berez dituzten hainbat gaitasun ondo aprobetxatzen badira, erraztu eta bizkortu egiten da euren ikasketa prozesua: erritmo eta hitz desberdinak erabiltzea gustuko dute  soinuak bereizteko duten gaitasunagatik,  jolastuz ikasteko aukera ematen dien jakin-mina dute, huts egiteko beldur gutxiago dute, bere ikaskuntza errore-saiakuntzan oinarritzen baita… Azken finean, haurrak beste hizkuntza batzuekin harremanetan jartzean, hizkuntza horiek pixkanaka bereganatzen joango dira, beren garapen-prozesu naturalaren parte gisa. Horregatik antolatzen ditugu ikastaroak 5 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat.

Adin talde hauetan erabiltzen dugun metodologia hizkuntza ororen helburu nagusitik abiatzen da, hots, komunikaziotik. Haurrek hizkuntza bakoitzaren berezko hiztegia eta sintaxia ikasiko dituzte. Horrela, euren ezagutzak praktikan jarri behar dituztenean seguruago sentituko dira.

 

NARAU school: ongi pasatuz ikasteko lekua!